Urola Erdiko Gazte Koordinadora Sozialistak kultur jardunaldiak antolatu ditu martxoaren 31tik apirilaren 2a bitarterako. Azpeitian eta Zestoan egingo dituzte ekintzak, hala nola erakusketa, mahai ingurua, magia emanaldia, otorduak nahiz kontzertua izango dira.
Lehen ekintza martxoaren 31n, ostegunez, izango da; erakusketa izango da Azpeitiko plazako arkupeetan, 19:00etan hasita. Historian zehar gizakiak emantziàtzeko bizitako borroken azalpenak izango dituzte hizketagai.
Apirilaren 1ean, berriz, eskualdeko hainbat artistek hausnartuko duten mahai ingurua izango da, 18:30ean, Zestoako Alondero aretoan. Ondoren, ogitartekoak afalduko dituzte Gaztetxean, eta segidan, Iagomagok magia ikuskizuna eskainiko du.
Hurrengo egunean, larunbatean, Gazte Koordinadora Sozialistak apirilaren 9an Berriozarren (Nafarroa) egingo duen jardunaldiaren nondik norakoak azalduko dituzte, 11:00etan hasita, Azpeitiko Azoka Plazako aretoan. Ondoren, bazkaria egingo dute Gaztetxean, eta segidan, Lur eta Eleneren kontzertua izango da. Bazkarirako eta kontzerturako sarrerak Haginpe tabernan egongo dira salgai.