Gazte langileen arazoei aurre egiteko, Gazte Langileontzako Proposamen Politikoa aurkeztu berri du GKSk, eta proposamen horren nondik norakoak azaltzeko aurkezpenak egingo ditu Urola Erdiko GKSk datozen egunetan. Saio horietan gazte langileen egoeraren analisia egingo dute, baita proposamena aurkeztu ere, gazte problematikaren auzi nagusiak eta horiei aurre egiteko aldarrikapenak mahai gainean jarrita.
Aurkezpen saioak Azpeitian eta Zestoan egingo dituzte. Ostiralean, urriaren 14an, 18:30ean, Azpeitiko Gaztetxean izango da lehen aurkezpena, eta urriaren 15ean, zapatuan, 11:00etan hasita, Zestoako Alondero aretoan. Gainera, aurkezpen saioen ondoren, mokadutxoa jateko aukera izango da. Urola Erdiko GKSk interesa duen orori saioetara joateko deia egin die.