Azpeitiko GKSko kideek gaztaren sariketa antolatu zuten abenduaren 31n. Gazta eskuetan hartu eta haren pisura gehien gerturatzen zen herritarrak gazta etxera eramateko aukera izan zuen. Xabier Iturralde izan zen pisura gehien gerturatu zena; gaztak 1.371 gramo pisatzen zituen eta Iturraldek 1.375 gramo pisatzen zituela adierazi zuen.