Urriaren 11tik 15era zen ospatzekoa Topagune Sozialista Burlatan eta Atarrabian (Nafarroa), Ikasle Abertzaleakek eta Gazte Koordinadora Sozialistak antolatuta. EH Bilduk eta Sortuk debekua jarri dute, ordea, eta horrek topagunearen antolaketa zaildu du. Beraz, gaur egungo egoeraren berri emateko asanblada informatiboa egingo dugu gaur, ostirala, Azpeitiko Gaztetxean. 18:30ean ekingo diogu batzarrari, eta ondoren pizzajana eta kontzertuak izango dira. Labankada eta Jipoituak igoko dira oholtzan, biak Azpeitiko taldeak. Gainera, Labankada taldearen lehen emanaldia izango da. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira.
Batzar informatibora hurbiltzeko dei egiten diegu azken hilabeteotan sarrerak erosi dituzten ehundik gora herritarri, debekuak zuzenean eragingo baitigu.
EH Bildu-Sorturen debekuaren gainetik, Topagune Sozialista aurrera. Irtenbidea orain!