Urola Erdiko GKSk antolatuta, hitzaldia eta argazki lehiaketa egingo dituzte ostiralean Azpeitiko Gaztetxean. 18:00etatik aurrera, arteak duen duen funtzio iraultzaileaz arituko dira Artea eta politika hitzaldian.
Horren ostean, argazki lehiaketarekin hasiko dira. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, komenigarria da argazkiak eginda izatea ostiralerako, eta "aldaketa" izango da lehiaketa gidatuko duen gaia.