Bi urte igaro dira jada, 2023ko urriaren 7an palestinar erresistentziak Al-Aqsako uholde operazioa burutu zuenetik eta Israelgo estatu terroristak Gazaren aurkako azken ofentsiba genozida abiatu zuenetik. Ofentsiba hori bere puntu gorenera iritsi da azken asteetan, dagoeneko gutxienez 70.000 palestinar erail dituenean.
Bi urteko isiltasun konplizearen ondoren, mendebaldeko alderdi eta estatuek aurpegiak zuritzeko trikimailuetan dihardute. Duela hilabete batzuk, Trumpek Gaza luxuzko resort bat bilakatuta agertzen zen bideo bat igo zuenean, mundu guztiak burura eraman zituen eskuak. Orain, ordea, politikari oportunista horiek Trumpen beraren "bake paktua" defendatu eta bi estatuen konponbidea palestinarrentzako soluzio gisa aurkezten dute, han eta hemengo enpresek Palestinaren kolonizazioaren bidez aberasten jarraitzen duten bitartean; CAFek eta Xubi Groupek, besteak beste.
Palestinaren askatasuna estatu sionistaren suntsiketaren bidez soilik eskuratuko den heinean, Israelen konplize diren alderdi eta enpresak seinalatzea dagokigu, Israelekin duten harreman oro eten dezaten. Eta, horrekin batera, palestinar erresistentziaren defentsa irmoa egin behar dugu.
Bide horretan, Urola Erdiko Gazte Koordinadora Sozialistatik dei egiten dizuegu ostiral honetarako prestatu dugun egitarauan parte hartu eta palestinar herri langilearen eta bere erresistentziaren aldeko argazki kolektiboan parte hartzera. Lehenengo, 17:30ean, hitzaldia izango da Azpeitiko plazan, eta 19:00etan izango da palestinar erresistentziaren aldeko argazkia.
Gora palestinar erresistentzia!