Azaroak 1erako Palestinako erresistentziaren aldeko mendi erronka antolatu dugu Urola Erdiko GKStik. Honen helburua eskualdeko 11 tontorretan Palestinako bandera bana jartzea izango da. Hain zuzen, honako mendi hauetara igoko gara: Txalintxo, Munoaundi, Samiño, Kakuta, Xoxote, Erlo, Ertxiña, Santa Engrazia, Munomendi, Sañoa eta Arauntza. Guztira, 54 kilometroko ibilbide zirkular bat osatuko dugu, eta ibilbide hori bederatzi zatitan banatuta egongo da. Bertan, eragileek eta norbanakoek parte hartu ahal izango dute, eta bakoitzak nahi dituen zati guztiak egiteko aukera izango du.
Ibilbidean zehar postuak jarriko ditugu janariarekin eta edariarekin, eta, horrez gain, parte hartzaileak herrietako plazetatik igarotzen direnean horiei harrera egingo diegu.
Izena emateko postuak ostiral arratsaldean 18:00etatik 20:00etara eta larunbatean 11:00etatik 13:00etara nahiz 18:00etatik 20:00etara jarriko ditugu, Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako plazetan. Bertan, boluntario gisa lagundu nahi duenarentzat ere izena emateko aukera egongo da.
Gorde data eta hasi prestatzen!