Palestinako erresistentziaren aldeko mendi erronkaren ibilbidea zirkularra izango da

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko GKS

Palestinako erresistentziaren aldeko erronkaren aurkezpena.

Azpeitiko plazan hasi eta bukatuko da ibilbidea. 06:00tan abiatuko dira erronkako parte hartzaileak, eta 20:15 inguruan bukatuko da. Urolako 11 tontor igaroko ditugu, 54 kilometroko bidea eginez. Gaur eta bihar izena emateko postuak jarriko ditugu.

Datorren larunbatean, azaroaren 1ean, Palestinako erresistentziaren aldeko mendi erronkaren ibilbidearen berri eman du Urola Erdiko GKSk. Eskualdeko 11 tontor igaroko dituzte, 06:00etan Azpeitiko plazatik abiatuta.

Mendi erronkan parte hartzeko izena hainbat eragilek eta norbanakok eman dute dagoeneko. Zuk ere izena eman nahi baduzu, bertaratu zaitez gaur eta bihar jarriko ditugun postuetara. 17:30etik 19:30era egongo dira postuak honako tokietan: Azpeitian, plazan; Azkoitian, eliz atarian; eta Zestoan, Erdikalean.</p>

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide