Egitarau oso bat Emakume Langilearen Nazioarteko eguna ospatzeko

Asteazken honetan, martxoaren 8an, Emakume Langilearen Nazioarteko egunean, Urola Erdiko Ikasle Abertzaleak egitarau oso bat antolatu zuten herrian zehar.

Martxoaren 8ari hasiera emateko, eskualdeko hainbat ikastetxeetan hitzaldi zein elkarretaratzeak egin zituzten "Zapalkuntza orotik askatzeko, emakume langile antolatu!" lemapean. Horretaz gain, eguna ospatzeko egitarau oso bat eraman zuten aurrera Berdura Plazan, non bazkariaz gain hainbat ekintza egin zituzten. Bingo musikatua eta ondoren Kontzertu Akustikoa izan zituzten, eta azkenik, egunari amaiera emateko ITAIAk deituriko manifestaziora batu ziren,  "emakume langileok askatzeko, sozialismoa eraiki!" lemapean Azpeitiko baztarretatik igaroz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide