M-30eko ikasle grebara begira lanean ari dira ikasleak

Azken astean hainbat aurkezpen egin ditu Urola Erdiko Ikasle Abertzaleak eskualdeko heziguneetan, M-30eko Ikasle Grebaren harira.

Enpresari handien menpeko hezkuntzak miseriara kondenatzen gaitu! lelopean martxoaren 30ean egingo duten ikasle grebaren gako nagusiak azaltzeko aurkezpenak egin dituztezte Urola Erdiko Ikasle Abertzalek eskualdeko hainbat hezigunetan. Azpeitiko zenbait ikastetxetan, Azkoitikoetan zein Lanbide Heziketan egin dituzte aurkezpenak.

Horretaz gain, bihar, osteguna, martxoak 23, Iraurgi ikastetxean emango dituzte azalpenak ikasle grebara ikasle gehiago batzeko helbururarekin.

Lanean jarraituko dutela azpimarratu dute Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide