Martxoaren 30eko ikasle grebaren harira, Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek informazio puntua jarriko dute gaur arratsaldean Plaza Txikian. Martxoaren 30ko ikasle grebaren gako orokorrak azaltzeko gunea muntatuko dute, herritarrak hurrengo osteguneko mobilizazioez informatzeko helburuz, eta 18:00tatik 21:00tara izango dira Ikasle Abertzaleakeko kideak han, herritarren zalantzei erantzuten.
Bestalde, otarre baten zozketarako txartelak ere salduko dituzte. Apirilaren 8an zozkatuko dute menbrilloa, gazta, sagardoa... eta abar izango dituen otarrea. Txartelak euro baten trukean egongo dira salgai.