Ikasle Jaialdia antolatu du IAk larunbaterako

2024ko Ikasle Jaialdia. (IA)

17:00etan hitzaldia izango da, eta, ondoren, kirol ikuskizuna. Eguna borobiltzeko, Konorte, Hoben eta Labandakadaren kontzertuak eskainiko dituzte Gaztetxean. 

Ikasturtea amaitzear dago, eta Ikasle Abertzaleak antolakundeko kideok ezin dugu ikasturtea bukatu hezkuntza sistemaren inguruko hausnarketa kritikorik egin gabe. Horregatik, egitarau berezi bat antolatu dugu larunbaterako, aisialdiatik harago joango dena. Hasteko, 17:00etan hasita, hitzaldia izango da Urola Ikastolako frontoian. Bertan, hezkuntza sistemari kritika egingo diogu ikuspegi historiko batetik eta testuinguraketa, gaur egungo hezkuntza-sistemaren egitura eta jatorria aztertuko ditugu.

Ondoren, 18:30ean hasita, kirol erakustaldia izango da Urolan bertan. 

Eguna borobiltzeko, kontzertuak izango ditugu Azpeitiko Gaztetxean. 20:30etik aurrera, Konorte, Hoben eta Labandakada igoko dira oholtzara. Giro ederra ziurtatuta dago. Beraz, dei egiten dugu ekintzetara bertaratzera. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide