Greba eguna izango da biharkoa –urriak 2– Euskal Herriko hezkuntza sisteman, Israelgo Estatuaren suntsipenaren eta Palestinako erresistentziaren alde. Israelen aurka eta palestinar erresistentziaren defentsan, Euskal Herriko heziguneak hustu eta ikasleek kaleak hartu behar dituztela esan dute Ikasle Abertzaleek (IA).
Bihar, beraz, Euskal Herriko hemeretzi herritan egingo dituzte mobilizazioak Ikasle Abertzaleek, Israelgo Estatu sionista eta terroristaren genozidioa salatzeko. Mobilizazio horiek Azpeitian eta Azkoitian ere izango dira; 11:30ean, Azpeitiko plazan, eta 12:00etan, Azkoitia BHI-ren atarian.