Palestinar erresistentziaren alde mobilizatu eta elkartasun argazkia aterako dugu bihar

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Ikasle Abertzaleak 2025ko urr. 14a, 11:42

Urola Erditik, bihar eguerdian Donostian egingo den mobilizaziora batuko gara eta hara joan aurretik elkartasun argazkia aterako dugu, 10:10etan anbulatorioaren aurrean.

Palestinar erresistentziari babesa adieraztea ezinbestekoa den testuinguruan gaude, eta haren aldeko elkartasuna antolatzea inoiz baino garrantzitsuagoa da. Hori dela eta, bihar kaleak Israelen aurkako aldarrikapenez eta palestinar erresistentziaren aldeko oihuez beteko ditugu. 

Urola Erditik, bihar eguerdian Donostian egingo den mobilizaziora batuko gara eta hara joan aurretik elkartasun argazkia aterako dugu, 10:10ean anbulatorioaren aurrean. Hara bertaratzeko deia luzatzen diegu ikasle guztiei. 

Gora palestinar erresistentzia! Urriaren 15ean, kaleak hartu! 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide