1981ean jaiotakoak irailaren 30ean elkartuko dira beren eguna ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Kintoak 2023ko ira. 22a, 09:30

Irailaren 30erako deialdia egiteko kartel hau zabaldu dute 1981eko kintoek.

12:00etan plazan egin dute poteorako hitzordua. 14:00etan izango dute bazkaria Kiruri jatetxean, eta ondoren DJ saioa.

Bihar zortzi, irailaren 30ean, ospatuko dute beren eguna 1981ean jaiotako azpeitiarrek. 12:00etan plazan egin dute poteorako hitzordua. 14:00etan izango dute bazkaria Kiruri jatetxean, eta ondoren DJ saioa.

Izena emateko, 943-81 56 08 telefono zenbakira deitu behar da. Informazio gehiago edota zalantzak argitu nahi dituenak, berriz, 1981kintoak@gmail.com helbidera idatz dezake; sare sozialetan ere badituzte kontuak antolatzaileek: @1981kintoak Instragramen eta Facebooken.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide