1958. urtean jaiotakoek, aurten 65 urte betetzen dituztela eta, beren ospakizun eguna antolatu dute abenduaren 2rako. Egun horretan, elkarrekin bazkalduko dute Loiola hotelean.
Taldeko argazkian parte hartu nahi dutenek 13:45erako joan beharko dute hotelera (ordu horretarako zuzen joatea eskatu dute). Argazkia ateratakoan, 14:00 aldera, harrerako mokadutxoa izango dute, eta ondoren bazkaria. Bazkalondoa alaitzeko musika ere izango dute.
65 urtekoen ospakizunean parte hartu nahi dutenek Loiola hotelera deitu behar dute (943-15 16 16 telefonoa). Antolatzaileek izen ematea "azkenerako ez uzteko" eskatu dute.