1963an jaiotakoek azaroaren 18an izango dute ospakizuna

Erabiltzailearen aurpegia Kintoak

(Irudia: Pinterest)

Afaltzeko elkartuko dira Kiruri jatetxean aurten 60 urte betetzen dituzten azpeitiarrak. Joan nahi dutenek izena eman dezakete dagoeneko.

1963an jaiotako azpeitiarrek, aurten 60 urte betetzen dituztenek, azaroaren 18an izango dute ospakizun eguna. Hain zuzen ere, afaria egingo dute urte horretan jaiotakoek Kiruri jatetxean, eta afarira joan nahi dutenek jatetxeko 943-81 56 08 telefono zenbakira deituta eman dezakete izena dagoeneko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide