1984an jaiotakoek azaroaren 16an ospatuko dute beren eguna

Erabiltzailearen aurpegia Kintoak 2024ko urr. 15a, 11:50

Ospakizunean parte hartu nahi dutenek azaroaren 8rako eman beharko dute izena Hotel Loiolara bertaratuta edo 943-15 16 16 telefono zenbakira deituta. 

Aurten 40 urte betetzen dituzten azpeitiarrek azaroaren 16an ospatuko dute beren eguna. 12:00etan Etxe Zurin jarri dute hitzordua trikitilariek lagundutako poteoari ekiteko, eta ondoren, Hotel Loiolan egingo dute bazkaria, 14:30ean hasita. Bazkalostea girotzeaz, berriz, DJ bat arduratuko da.

Ospakizunean parte hartu nahi dutenek azaroaren 8rako eman beharko dute izena Hotel Loiolara bertaratuta edo 943-15 16 16 telefono zenbakira deituta. Bakoitzarena 80 euro izango dela aurreratu dute antolatzaileek, eta horrekin ordainduta geldituko liratekeela trikitilariak, bazkaria eta DJa. Parte hartzaileek ospakizunaren egunean bertan jarri beharko dute dirua.  

Antolatzaileek animatzeko eta parte hartzeko deia egin diete 1984an jaiotako azpeitiar guztiei, 40 urte ez direlako urtero betetzen, eta Azpeitian jaiotakoak ez ezik, gero azpeitiartutakoak, Azpeitian eskolan ibilitakoak zein urtebete zaharragoak izanagatik eskolan 1984koekin ibilitakoak ere gonbidatu dituzte ospakizunera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide