1959an jaiotakoek azaroaren 23an ospatuko dute beren eguna

Erabiltzailearen aurpegia Kintoak 2024ko urr. 18a, 13:03

Aurten 65 urte beteko dituzten kintokideek azaroaren 23rako antolatu dute ospakizun bazkaria. Bertan parte hartzeko azaroaren 17rako eman behar da izena.

Aurten 65 urte betetzen ditugula ospatzeko, bazkari bat antolatzea pentsatu da azaroaren 23rako (zapatua).

1959an jaiotakoen kinto bazkarian parte hartu nahi duzuenok 635 74 63 52 edo 665 70 19 65 telefono zenbakietara deitu beharko duzue izena emateko, azaroaren 17a baino lehen.

Bazkaria Azpeitiko Landeta auzoko Landeta jatetxean izango da 14:15ean, eta pertsona bakoitzak 50 euro ordaindu beharko ditu; ordainketa bazkarian bertan egin beharko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide