1954an jaiotakoek azaroaren 30ean ospatuko dute beren eguna

Erabiltzailearen aurpegia Kintoak 2024ko aza. 3a, 09:09

(Argazkia: Pixabay)

Loiola hotelean egingo dute bazkaria, eta joateko asmoa dutenek hotelean bertan eman behar dute izena.

1954an jaiotako azpeitiarrek, aurten 70 urte betetzen dituztenek, datorren azaroaren 30ean (zapatua) ospatuko dute beren eguna.

Egun horretan, bazkaltzeko elkartuko dira Loiola hotelean, 14:00etan. Bazkariaren prezioa 60 euro dira eta joateko asmoa dutenek hotelean bertan eman behar dute izena.

"Baztarretik ibili, eta zaindu maitte duzun hori", diote antolatzaileek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide