1981ean jaiotakoek kinto bazkaria eta festa izango dituzte irailaren 26an

Erabiltzailearen aurpegia Kintoak

Larrañaga hotelean egingo dute otordua, baina egun osorako festa prestatu dute. Izena eman nahi dutenek 622 21 73 30 telefono zenbakira dei dezakete. 

1981. urtean jaiotako herritarrek kinto bazkaria eta festa izango dituzte irailaren 26an, larunbatez.11:50ean Azpeitiko plazan elkartuko dira denak, ondoren argazkia aterako dute, eta 12:10ean trikipoteoari emango diote hasiera. 13:45ean, berriz, Damaso Azkueko geltokian autobusa hartu eta Urrestillako Larrañaga hotelera joango dira, han izango baita otordua. Bazkalostean, musika eta dantza izango dira protagonista iluntzera arte, eta 21:30ean autobusean anbulatorio parera itzuliko dira denak. 

Bazkarian eta festan izena eman nahi dutenek 622 21 73 30 telefono zenbakira dei dezakete. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide