Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak, Halcon Bidaiaken laguntzarekin, sei eguneko bidaia antolatu du Carcasonara eta kataroen lurraldera.
Irailaren 14an irtengo gara Carcasona aldera, eta irailaren 19an itzuli. Hauek dira bisitatuko ditugun herriak: Carcasona, Lastours, Minerve, Tolosa, Albi, Cordes eta Sur Ciel.
Izena emateko epea irekita dago, eta oraindik badago lekua joan nahiko lukeenarentzat. Halcon Bidaiakera joan behar da izena ematera.