Udako oporrak direla eta, Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkartearen bulegoa itxita izango da bihartik abuztuaren 29ra bitartean. Alde Zaharreko nahiz Sanjuandegiko Baigeraren tabernetan ere izango dira aldaketak, opor sasoian.
Baigera I taberna irekita izango da abuztu osoan, baina asteazkenetan itxi egingo dute, atseden eguna baliatuta. Sanjuandegiko Baigera II taberna, berriz, itxita egongo da abuztuaren 1etik 22ra –biak barne– bitartean, eta astelehenetan egingo dute atsedenaldia.