Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak bat egin du hainbat eragilek eta norbanakok zapaturako osasun sistema publikoa eta duina aldarrikatzeko deitu duten elkarretaratzearekin. Izan ere, garrantzitsua da 12:30ean egingo den protesta elkartearentzat. Azken aldian, asko kezkatzen du Baigera osasungintzaren egoerak orokorrean, eta herriko anbulatorioko lehen arreta zerbitzuak, bereziki.