Larunbatean osasungintza publikoaren aldeko manifestazioa Donostian

Erabiltzailearen aurpegia Baigera elkartea

'Osasungintza publikoa eta duina guztiontzat' lelopean martxoaren 18an Azpeitiako anbulatorio aurrean egindako elkarretaratzea. (Aitziber Arzallus)

17:00etan hasiko da manifestazioa, Bulebarretik.

Larunbat arratsaldean, Osasungintza publikoa indartu lelopean, manifestazioa izango da Donostian. Osasun publikoaren aldeko herri plataformek antolatu dute mobilizazioa eta 17:00etan hasiko da Bulebarretik. Herritar guztiei manifestazioan parte hartzeko deia egin die Baigerak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide