Ohar garrantzitu bat zabaldu nahi diegu Baigerako gure bazkide guztiei.
Izan ere, Baigerak urtearen amaieran diru kontuen balantzea egin eta itxi egin behar ditu, udalari aurkeztu eta martxoan egingo dugun batzar orokorrean horren guztiaren berri emateko.
Hori horrela egin ahal izateko, diru sarrerak zeintzuk izan diren argi eta garbi azaldu behar izaten dugu.
Esan behar dugu izaten ditugun diru sarrerak, udalak ematen digun diru laguntzaz gain, gure bazkideen urteko kuota eta antolatutako ekintzen kobrantzatik datozenak izaten direla.
Baina esan behar dugu azken hilabeteetan gure bazkideetako batzuek kontu korronteak banketxe batetik bestera aldatu dituztela, baina guk ez dugula aldaketa horien berririk izan, eta urteko kuotak eta jarduera fisikoetako kuotak pasatu ditugunean bueltan etorri zaizkigula horietako batzuk.
Beraz, eskertuko genizueke kontu korrontean aldaketa egin duzuenak lehenbailehen pasatuko bazinate Baigerako bulegotik –astearte eta asteazkenetan–, guk dugun informazioa eguneratzeko.
Gure eskaria ulertuko duzuelakoan, laster arte.