Whatsapp talde berria sortuko du Baigerak

Erabiltzailearen aurpegia Baigera elkartea 2024ko urt. 31a, 11:56

(Argazkia: Pixabay)

Bazkideei informazioa helarazteko erabili nahi du tresna jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak. Hala badagokie telefonoaren gaineko informazioa eguneratzeko eta eskuko telefonoa duten guztiei aplikazioa jaisteko eskatu die bazkideei.

Baigera jubilatu eta pentsiodunen elkarteak laster Whatsapp talde berria sortuko du, bere bazkideei berritasunak zein bidaien, ikastaroen eta interesgarriak izan daitezkeen gainerako kontuen gaineko informazioa helarazteko.

Whatsapp taldearen hedapena ahalik eta jende gehienarengana irits dadin, pare bat gauza eskatu nahi dizkiegu gure bazkideei:

- Baigeran izena eman zutenetik aurrera telefonoa berritu badute edota zenbakia aldatu badute, etor daitezela lehenbailehen Baigeraren bulegora, gure fitxetan dugun informazioa aldatu dezagun.

- Mugikorra duten denek jaitsi dezatela Whatsapp aplikazioa, informazioa jaso ahal izateko.

Gure asmoa da bazkideak antolatzen diren ekintzen gainean ahalik eta informatuen egotea, eta horretarako ari gara zuenganako bide berriak irekitzen.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide