Baigera elkarteko batzordekideak Sierbetak lekaimeen komentura joan gara, hangoek urte askoan zehar egindako lanarengatik eskerrak ematera eta agurtzera.
Egindakoaren aitortza gisa plaka bat eman diegu, eta esker gutun bat ere bai. Gutunak honela dio:
"125 urtetan gure artean egon zareten lekaimeak bazoaztelako, egoerak hala behartuta noski, Baigera jubilatuen elkarteak esker ona adierazi nahi dizuete urte luzeetan hemen egon zareten lekaimeei.
Herri osoa jakitun gara zuek egindako lan eskergaz, urte gogorretan batik bat, gaur bezalako prestazio sozialik ez zegoen garaietan.
Hamaika etxetan lanak egin dituzue gau eta egun gaixo helduak zaintzen eta artatzen, berdin umeei edo gazteei indizioa jartzeko beharra izanez gero, eta hau dena bolondres eta zaratarik atera gabe.
Bejondeizuela, iritsi zaigu eguna eskerrak emateko, eta urte askoan zoriontsu izan zaiteztela opa dizuegu".