Azpeitiko pentsiodunen eta jubilatuen elkarteko kideok sei urte bete ditugu astelehenetako elkarretaratzeetan astelehenero biltzen.
Sei urte 1080 euroko gutxieneko pentsio duinak eskatzen guztiontzak.
Sei urte pentsioen gorabehera eta albisteen berri ematen.
Sei urte herriko elkarretaratzeez gain, Donostiako, Gasteizko, Madrilgo.. manifestaziotara joaten. Gainera, sei urteren ondoren Europako beste nazioetako ordezkariekin lehen topaketak egitera ere iritsi gara aurten; zenbat eta gehiago indarrak bildu orduan eta gehiago izan gaitezen guztion ditugun aldarrikapenen defentsan.
Sei urte. Astelehen pila, eta etorriko direnak. Baina guk ere etenalditxoa egingo dugu irailean berriro hasteko.
Datorren astelehenean, ekainaren 24an, uda aurreko azken elkarretaratzea egingo dugu, eta umorez eta indarrak hartuta, gure artean prestatutako mokadutxo batekin agurtuko ditugu astelehen aldarrikatzaileak. Irailaren 9an berriro ekingo diogu indar berriekin jubilatu garen eta izango diren guztien pentsio duinen aldeko mobilizazioei; izan ere, zenbat eta gehiago izan orduan eta indar gehiago egingo dugu.