Martxoaren 11n egindako batzar orokorrean Baigerako batzordea osatu gabe gelditu zen, eta horren ondorioz, ezohiko batzarra antolatu beharra izan du jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak. "Behar den bezala osatutako batzorderik ez badu Baigerak, ezinezkoa da ofizialki Elkarteen Erregistroan izena emanda egotea. Eta erregistro horretan erregistratu gabe egonez gero, administratiboki traba batzuk izateko arriskua izango genuke", esan dute Baigerakoek.
Bestalde, batzordea osatuta ere, egoera bere osotasunean ez da konpontzen, esan dute Baigerako kideek. "Batzordea osatzeak ez du esan nahi azken urte hauetan bezala batzordean sartuko direnek zortzi edo hamar urtez bertan arituko direnik, baizik eta estatutuek dioten bezala bi edo lau urteko jardunaldia izango dute".
Baigerako bazkideek osatzen duten komunitateari " proiektuak aurrera jarrai dezan, gutxieneko ardura izateko" eskatu diote. Horregatik, maiatzaren 13rako deitu duten batzarrean parte hartzera deitu dituzte Baigerako kide denak.