Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak Olentzero eta Mari Domingiren Ginkana kanpaina gauzatu du abenduan. Ekimen horretan Bertaneko sei establezimendu desberdinetan erosketak egiten zituzten bezeroek Ginkana osatu eta zozketan parte hartzeko aukera lortzeko aukera izan dute. Era horretan, herrian erosten duten bezero "fidelenak" saritu nahi izan ditu Azpeitiko merkatari elkarteak.
Abenduaren 24an egindako Ginkanaren zozketaren irabazleak honakoak izan dira:
- 1000 euroko erosketa bonoa: Jaione Porras
- 200 euroko erosketa bonoa: Elena Ucin
- 200 euroko erosketa bonoa: Elena Ucin
- 200 euroko erosketa bonoa: Juanita Arrizabalaga
- 200 euroko erosketa bonoa: Alazne Mendiguren
- 200 euroko erosketa bonoa: Lurdes Esteibar
- 200 euroko erosketa bonoa: Irune Gurrutxaga
Irabazleek atzo jaso zituzten sariak.
Bertanek herrian kontsumitzeagatik eskerrak eman dizkie parte hartzaile guztiei.