Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak Errege Magoen zozketako lehen bi irabazleak eman dituzte ezagutzera. Ainhoa Aizpuru, Ederti dendan banaturiko 03562 zenbakiarekin, eta Maitane Larrañaga, Ekain abere dendan banaturiko 33390 zenbakiarekin, izan dira Errege Magoen zozketako lehen bi saridunak. 500 euroko erosketa bono bana eskuratu dute, herriko saltokietan gastatu ahal izango dutena.
Hirugarren eta azken sariduna oraindik ez da agertu. Esnaola elektrizitate dendan banaturiko 44475 zenbakidun boletoaren jabea da irabazlea, eta urtarrilaren 31ra bitarteko epea du saria erreklamatzeko (688 823 944 telefonora deituta). Aipaturiko boletoaren jabea agertzen ez bada, ordezko zenbakia jarriko da indarrean, denda berean banaturiko 44432 zenbakia, hain zuzen ere.
Irudian, Ainhoa Aizpuru sariduna, Maite Larrañagaren ordezkaria, eta Ederti zein Ekain saltokietako ordezkariak.