Errege Magoen zozketan, ordezko zenbakiaren txanda

Hirugarren sariaren bila inor joan ez denez, ordezko zenbakia duen herritarrari emango diote saria; Esnaola elektrizitate dendan banatutako 44.432 zenbakidun txartelaren jabeari, hain zuen.

Gabon jaien bueltan, Bertan merkatari elkarteak eta Azpeitiko Udalak Errege Magoen zozketa antolatu zuten. Hiru izan ziren zenbaki sarituak, eta horietako biren jabeek dagoeneko jaso zuten saria: 500 euroko erosketa bono bana, herriko saltokietan gastatzeko. Hirugarren sariduna, ordea, ez da azaldu oraindik, eta dagoeneko otsailean sartuta, ordezko zenbakidun txartela duen herritarra saritzea erabaki dute zozketaren antolatzaileak. Esnaola elektrizitate dendan banatutako 44.432 zenbakidun txartelari dagokio saria; horrenbestez, txartelaren jabeak saria erreklamatu beharko du 688 823 944 telefonora zenbakira deituta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide