Ekainaren 21etik uztailaren 4ra bitartean Bertan Merkatari Elkarteak tonbola bat egingo du. Bertako merkataritza bultzatzeko asmoz, Elkarteko kide diren saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroei tonbolako boletoak emango zaizkie. 100€ko erosketa bonoak, 5€ko erosketa bonoak eta poltsa zen musuko berrerabilgarriak banatuko dira sari gisa.
Poltsa berrerabilgarriak eta musukoak saritutako boletoa banatu duen saltokian jaso beharko dira. Aldiz, erosketa bonoek ondorengo erosketa batean Bertan-eko edozein saltokitan erabiltzeko balioko dute. 5€ko erosketa bonoak erabiltzeko nahikoa izango da saritutako boletoa saltokian aurkeztea. 100€ko erosketa bonoa egokitu ezkero, berriz, sariduna Bertan-en bulegotik pasa beharko du boletoa benetako baliodun bonoagatik trukatzera.
Ekimen honekin herriko merkatariek tokiko kontsumoa sustatu nahi dute, izan ere, mugikortasun-murrizketak arindu diren honetan, herria bizirik mantentzeko beharrezkoa izango da Azpeitiko saltoki txikietan erosten jarraitzea.