Bertan Azpeitiko merkatarien elkarteak Neguko Outleta antolatu du, denboraldian zehar saldu ez diren produktuak beherapenekin eskuragarri jartzeko asmoz. Ostegunean, ostiralean eta larunbatean –otsailak 17, 18 eta 19– eskuratu ahal izango dira eskaintza berezi horiek, azokan parte hartuko duten 37 saltokietan.
Saltoki bakoitzak bere lokalean egingo du outleta, eta eguraldiak laguntzen badu, denda aurrera atera ahal izango dituzte zenbait produktu. Ordutegiari dagokionez, orokorrean, saltoki bakoitzak bere ohiko ordutegia errespetatuko du. Dena den, outleta tarteko betiko ordutegia zabalduko duen saltokirik ere izango da.
Kanpainaren bidez, bertako kontsumoa sustatu nahi du Bertanek; hau da, azpeitiarrak herriko saltokietan erostera animatu nahi ditu. Antolatzaileen esanetan, "aukera paregabeak" izango dira outletean, eta gainera, "herriko merkataritza bizirik mantentzen lagundu" ahal izango da.
Hona hemen azokan parte hartuko duten denden zerrenda, arloka bereizita:
Osasuna eta edertasuna:
-Artetxe-Bastida farmazia
-Valverde drogeria
Dekorazioa:
-Urbistondo margoak
Teknologia eta etxerako tresnak:
-Esnaola Tien 21
Kirola:
-Aitzaki
-Euskadi Sport
-Jostaldi
-Mugi
Oinetakoak:
-Arrospide
-Edurne
-Furundarena
Optikak:
-Iosu
-Ostadar
Mertzeriak:
-Alar
-Ilargi
-Kotoi
-Mina
-Nerea eskulanak
-Romaes
Moda:
-Alzuaran
-Arku
-Azkue
-Babesa
-Biur
-Bossi
-GEU
-Kaïoa
-Koket
-NKN
-Zume
-Zuri-Beltz
Haur moda:
-Arantxa
-Tilin-Talan
-Ufito
Bitxitegiak:
-Disdira
-Ordulari