Bi urteko etenaldiaren ondoren, Azpeitiko saltokiek San Inazio jaietako zozketa potoloa prestatu dute. Uztailaren 11tik 25era bitartean Bertan merkatari elkarteko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroek txartel bat bete ahal izango dute beren datuekin, eta modu horretan, saninazioetarako prestatutako zozketan parte hartuko dute.
Besteak beste, pilota partidetarako sarrerak, zezenketetarako txartelak, barraketarako fitxak eta elikagaiz osatutako hogei otarre banatuko ditu Bertanek herritarren artean. Uztailaren 26an izango da zozketa, eta hilaren 29an egingo du elkarteak sari banaketa ekitaldia.