Bertan merkatari elkarteak tonbola jarri du martxan. Hain zuzen ere, gaurtik azaroaren 13ra bitartean tonbola egingo dute herriko saltokietan. Erosketak egiten dituzten herritarrek boletoak eskuratuko dituzte, eta horietako batzuetan sariak izango dira.
Zehazki, 350 euroko erosketa bonu bat, ehun euroko hiru bonu eta bost nahiz hamar euroko bonu ugari zozkatuko dituzte erosleen artean. Gainera, poltsa eta maskara berrerabilgarriak ere irabazi ahal izango dituzte herritarrek.