Kulturaz eta Bertan elkarteek elkarlanean jarraituko dute

EƱaut Frantsezena eta Ana Etxaniz.

Azpeitiko merkatari elkartearen eta Kulturaz kooperatibaren arteko lankidetzak balorazio "positiboa" izan du, eta elkarlanarekin segitzea erabaki dute.

Badira urte batzuk Kulturaz kooperatiba elkarteak eta Bertan Azpeitiko merkatarien elkarteak elkarlanari ekin ziotela. Izan ere, 2018an, bi entitateek indarrak batu, eta elkarri laguntzeko konpromisoa hitzartu zuten. Horrek, bi erakundeen interesak bat egin eta sinergiak baliatzea ahalbideratu du.

Orain, bi elkarteek elkarlanaren balorazio positiboa egin eta eskutik lanean jarraitzea adostu dute, hitzarmenarekin jarraituz. Horretarako, sinadura ekitaldia egin dute Eñaut Frantsezena Kulturaz kooperatiba elkarteko ordezkariak eta Ana Etxaniz Bertan Azpeitiko merkatarien elkarteko presidenteak.

Era horretan, ekarpen ekonomiko baten trukean, merkatari elkarteak Kulturazek antolaturiko ekintza guztietarako sarrerak izango ditu, saltokien zein bezeroen artean zozkatu ahal izateko. Aldi berean, Bertaneko bazkide diren saltokiek Kulturaz kooperatiba elkartearen zerbitzuetan %10eko deskontua izango dute (zerbitzu teknikoan, luntx zerbitzuan, iragarki grabaketan eta abar). Guztia borobiltzeko, Kulturaz Bertaneko bazkidea izango da, eta Bertan, berriz, Kulturazen babeslea. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide