Gabonetako XIII. Erakusleiho Lehiaketa deitu dute udalak eta Bertanek

Iazko erakusleiho lehiaketaren sari banaketa ekitaldia.

Lehiaketan parte hartu nahi duten saltokiek abenduaren 11 bitartean eman beharko dute izena Bertan merkatari elkartean ala udaleko Kultura sailean. Abenduaren 28an jakinaraziko dute saritutako erakusleihoak zeintzuk diren. Erakusleiho onenaren saria eskuratzen duen saltokiak 600 euro jasoko ditu.

Azken urteetan egin bezala, aurten ere Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatari elkarteak herriko merkataritza saltokietako Gabonetako erakusleiho lehiaketa antolatu dute.

Parte hartu nahi dutenek abenduaren 11rako –egun hori barne– eman beharko dute izena, Bertanekin (943-02 56 73 edo 688 823 944 zenbakietara deituta, edo bertan.azpeitia@gmail.com helbidera mezu bat idatzita) edo Azpeitiko Udalaren Kultura sailarekin harremanetan jarrita (943-15 70 68 telefonoan edo kultura@azpeitia.eus helbidean). Azpeitiko saltoki guztiek dute parte hartzeko aukera, merkatari elkarteko kide izan ala ez.

Abenduaren 11rako erakusleihoek prest egon beharko dute. Abenduaren 28an jakinaraziko dituzte irabazleak: erakusleiho onenaren saria eskuratzen duenak 600 euro jasoko ditu, bigarren saria jasotzen duenak 400 euro, eta hirugarren saridunak 200 euro.

Lehiaketaren oinarri osoak Bertanen webgunean izango dira ikusgai.

Gauzak horrela, udalak eta Bertanek herriko saltoki guztiei lehiaketan parte hartzeko deia luzatu nahi diete.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide