Bertanek Gabonetako bideoa aurkeztu du herriko merkataritza sustatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Bertan merkatari elkartea

Azken urteetako ohiturari jarraituz, Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteak herritarrei zuzenduriko sentsibilizazio bideoa argitaratu du, Gabonei hasiera emateko.

Azpeitiko Bertan Merkatari Elkarteak Gabonetako bideo berezia kaleratu du, herritarrak jai hauetan tokiko merkataritza babestera gonbidatzen dituen kanpaina gisa. Bideoa tokiko lau influenceren istorioetan oinarritzen da; hauek, beren kontuetatik erosketak Azpeitiko dendetan egitearen garrantzia azpimarratzen dute.

Ekimen honen bidez elkarteak herritarren kontzientzia piztu nahi du gertuko merkataritzak duen balioaz eta une garrantzitsu honetan tokiko saltokien eta bezeroen arteko lotura indartuz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide