Azpeitiko merkatariek neguko outleta egingo dute ostegunetik larunbatera bitartean

Outlet bateko irudia.

Ostegunean, ostiralean eta larunbatean herriko merkatariek neguko denboraldian saldu ez dituzten produktuak beherapenekin eskuratzeko aukera izango da. Herriko 43 saltokitan izango dira eskaintza bereziak, dena bakoitzaren ohiko ordutegian. 

Badator Azpeitiko merkatarien neguko outletaren edizio berria. Bertan elkarteak antolatuta, neguko denboraldian zehar saldu ez diren produktuak beherapenekin eskuratzeko aukera izango da ostegunetik larunbatera bitartean herriko saltokietan. Ekintzarekin bat egin duten 43 saltokitan eskuratu ahal izango dira eskaintza berezi horiek.

Saltoki bakoitzak bere lokalean egingo du outleta, eta karpen laguntzaz, denda aurrera atera ahal izango dituzte zenbait produktu. Ordutegiari dagokionez, orokorrean, saltoki bakoitzak bere ohiko ordutegia errespetatuko du. Dena den, outleta tarteko, betiko ordutegia zabalduko duen saltokirik ere izango da.

Kanpainaren bidez, bertako kontsumoa sustatu nahi du Bertanek; hau da, azpeitiarrak herriko saltokietan erostera animatu nahi ditu. Antolatzaileen esanetan, "aukera paregabeak" izango dira outletean, eta gainera, "herriko merkataritza bizirik mantentzen lagundu" ahal izango da.

Hona hemen outletean parte hartzen ari diren denden zerrenda, arloka bereizita:

Moda:

  • Alzuaran
  • Ametsen txokoa
  • Arku
  • Babesa
  • Biur
  • Bossi
  • GEU
  • Kaïoa
  • Koket
  • Oihele
  • Ubbo
  • Zume
  • Zuri-Beltz

Bitxitegiak:

  • Disdira
  • Ordulari

Haur moda:

  • Arantxa
  • Tilin-Talan
  • Ufito

Kirola:

  • Aitzaki
  • Jostaldi
  • Larrañaga

Dekorazioa:

  • Urbistondo margoak 
  • Mima etxeko zapiak

Teknologia eta etxerako tresnak:

  • Esnaola Tien 21
  • Gau Argi
  • Iru burdindegia
  • Sein Briko

Oinetakoak:

  • Arrate Outlet
  • Arrospide
  • Furundarena
  • Ohana Barefoot

Optikak:

  • Adi optika-audio
  • Iosu
  • Ostadar

Mertzeriak:

  • Alar
  • Azkue
  • Ilargi
  • Kotoi
  • Mina
  • Romaes

Albaitaritza:

  • Ekain

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide