Juanpi Acrok aurkitu du Azpeitiko urrezko gozokia

Erabiltzailearen aurpegia Bertan merkatari elkartea

Diarteko ordezkaria, Juanpi Acro eta Bertaneko ordezkaria saltokiaren aurrean.

Diart saltokian agertu da 500 euroko saria gordetzen zuen Azpeitiko gozokia. Juanpi Acrok irabazi du herriko saltokietan gastatzeko bonua.

Azpeitiko Bertan eta Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteek zein Iraurgi Berritzen garapen agentziak kanpaina bateratua egin dute, eta Azpeitiko sariduna Juanpi Acro izan da. Hain zuzen, hari suertatu zaio urrezko gozokia Azpeitian, Diart saltokian egindako erosketagatik. Horrenbestez, herriko saltokietan gastatzeko 500 euroko erosketa bonua irabazi du hark.

Ekainaren 16tik 21ra bitartean, 20.000 piruleta banatu dituzte Azkoitiko eta Azpeitiko saltoki txikietan erosketak egin dituzten herritarren artean. Gozoki horietako bik —Azkoitian eta Azpeitian banak— gordetzen zuten 500 euroko saria. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide