Uxue Martinek irabazi du Preziyo Juxtue lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Bertan merkatari elkartea 2025eko urriaren 21a

Xabier Aldalur Dendarteaneko teknikaria eta Uxue Martin sariaren irabazlea. (Bertan)

Martin izan da Nafarroako Rural Kutxaren bulegoan ikusgai egongo den erakusleiho bereziko produktu sortaren preziora gehien gerturatu den herritarra. Erakusleihoko produktuen prezio zehatza 3.350,26 euro zen, eta Martinek 3.350,1 eurotan baloratu zituen horiek. Erakusleihoko produktuak jasoko ditu sari gisa.

Uxue Martinek irabazi du Bertan merkatari elkartearen Preziyo Juxtue lehiaketa. Nafarroako Rural Kutxaren bulegoan ikusgai egongo den erakusleiho bereziko produktu sortaren preziora gehien gerturatu den herritarra izan da, eta ondorioz, harentzat izango dira erakusleihoko produktuak.

Erakusleihoko produktuen prezio zehatza 3.350,26 euro zen, eta Martinek 3.350,1 eurotan baloratu zituen horiek. Beraz, zentimo gutxi batzuen aldea izan da prezio errealaren eta hark esandakoaren artean. Martinek Farmazabal parafarmazian egindako erosketa baten trukean eskuratutako txartela baliatu du prezioa proposatzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide