Herriko saltokietan aterkiak jarri ditu Bertanek

Erabiltzailearen aurpegia Bertan merkatari elkartea

Bertaneko saltokietako hainbat ordezkari aterkiekin. (Bertan)

Elkarteko saltokietan jarri dituzte aterkiak, herritarrek erabil ditzaten. Saltokiaren izena izango du aterki bakoitzak, eta erabili ostean, hartutako lekuan itzuli beharko dira.

Bertan merkatari elkarteak egitasmo berri bat jarri du martxan. Hain zuzen ere, elkarteko saltokietan aterkiak jarri dituzte herritarrek horiek erabil ditzaten. Dena den, erabili ostean hartutako saltokira itzuli beharko dira aterkiak, berriro herritarren eskura jartzeko. Aterki bakoitzak saltokiaren izena izango duela aurreratu du Bertanek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide