Gabonetako XIV. Erakusleiho Lehiaketa deitu dute udalak eta Bertanek

Erabiltzailearen aurpegia Bertan merkatari elkartea

Joan den urteko erakusleiho lehiaketaren irabazleak, udalaren zein Bertanen ordezkariekin.

Lehiaketan parte hartu nahi duten saltokiek abenduaren 11 bitartean eman beharko dute izena, merkatari elkartean ala udaleko Kultura sailean. Abenduaren 30ean jakinaraziko dute saritutako erakusleihoak zeintzuk diren. Erakusleiho onenaren saria eskuratzen duen saltokiak 600 euro jasoko ditu.

Azken urteetan egin bezala, aurten ere Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatari elkarteak herriko merkataritza saltokietako erakusleiho lehiaketa antolatu dute.

Parte hartu nahi dutenek abenduaren 11rako –egun hori barne– eman beharko dute izena, Bertanera deituta (943-02 56 73 / 688 823 944), bertan.azpeitia@gmail.com helbidera mezu bat idatzita edo Azpeitiko Udalaren Kultura sailarekin harremanetan jarrita, 943-15 70 68 telefonoan edo kultura@azpeitia.eus helbidean.

Azpeitiko saltoki guztiek dute parte hartzeko aukera, merkatari elkarteko kide izan ala ez.

Abenduaren 11rako erakusleihoek prest egon beharko dute, eta abenduaren 30ean jakinaraziko dituzte irabazleak. Erakusleiho onenaren saria eskuratzen duenak 600 euro jasoko ditu; bigarren saria jasotzen duenak, 400 euro; eta hirugarren saridunak, 200 euro.

Lehiaketaren oinarri osoak Bertan merkatari elkartearen webgunean izango dira ikusgai.   

Gauzak horrela, Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatari elkarteak herriko saltoki guztiei lehiaketan parte hartzeko deia luzatu nahi diete.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide