'Erosle arruntaren koplak', Bertan elkartearen Gabonetako bideoa

Erabiltzailearen aurpegia Bertan merkatari elkartea 2025eko abenduaren 4a

Beste urte batez, Gabon jaiak gerturatzen ari diren honetan, herritarrei zuzendutako sentsibilizazio bideoa argiataratu du Bertan merkatarien elkarteak.

Azpeitiko Bertan merkatari elkarteak bideo berria plazaratu du herriko merkataritza txikiaren garrantzia azpimarratzeko. Xanti Agirrezabala Zeberio aktorea da protagonista, eta Egan taldearen Erosle arruntaren koplak abestiaren bertsio berezia kantatzen du Azpeitiko saltoki ezberdinetatik pasatzen den bitartean.

Ekoizpenaz Kulturaz kooperatiba arduratu da, eta bideoak herrian dugun eskaintza zabala eta anitza erakusten du, bertan erosteko ohituraren balioa nabarmenduz. Ekimenaren helburua da herritarrei gogoraraztea erosketek tokiko ekonomiari, enpleguari eta herri dinamizazioari egiten dioten ekarpena.

Bideoa sare sozialetan eta elkartearen komunikazio kanaletan zabaltzen ari da, eta jendeari gonbita egiten diogu mezua partekatzeko eta Azpeitiko merkataritza bizirik mantentzen laguntzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide