Azpeitiko merkatariek Neguko Outleta egingo dute ostegunetik zapatura

Erabiltzailearen aurpegia Bertan merkatari elkartea 2026ko otsailaren 24a

Outletaren edizio bateko irudia.

Ostegunean, ostiralean eta larunbatean neguko denboraldian saldu ez dituzten produktuak beherapenekin eskuratzeko aukera izango da herriko 38 saltokitan.

Badator Azpeitiko merkatarien Neguko Outletaren edizio berri bat. Bertan elkarteak antolatuta, neguko denboraldian saldu ez dituzten produktuak beherapenekin eskuratzeko aukera izango da, ostegunetik larunbatera bitartean, herriko saltokietan. Egitasmoarekin bat egin duten 38 saltokitan eskuratu ahal izango dira eskaintza berezi horiek.

Saltoki bakoitzak bere lokalean egingo du outleta, eta karpen laguntzaz, dendaren aurrera atera ahal izango dituzte zenbait produktu. Orokorrean, saltoki bakoitzak bere ohiko ordutegia errespetatuko du. Dena den, outleta tarteko, betiko ordutegia zabalduko duen saltokirik ere izango da.

Kanpainaren bidez, bertako kontsumoa sustatu nahi du Bertanek; hau da, azpeitiarrak herriko saltokietan erostera animatu nahi ditu. Antolatzaileen esanetan, "aukera paregabeak" izango dira outletean, eta gainera, "herriko merkataritza bizirik mantentzen lagundu" ahal izango da.

Hona hemen outletean parte hartuko denden zerrenda: Adi Optika-Audio, Aitzaki, Alar, Alzuaran, Arku, Arrospide, Artetxe-Bastida farmazia, Babesa, Biur, Bossi, Disdira, Ekain, Esnaola Tien 21, Furundarena, GEU, Ilargi, Iosu, Iru Burdindegia, Jostaldi, Kaïoa, Koket, Kotoi, Kukua, Larrañaga, Mebi estudioa, Mima Etxeko Zapiak, Mina, Ohana Barefoot, Ordulari, Ostadar, Romaes, Sein Briko, Tilin-Talan, Ubbo, Ufito, Urbistondo Margoak, Valverde drogeria, Zume eta Zuri-Beltz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide