
Istorio bat duen kutxa ekimenaren barruan saridunak jakinarazi ditu Bertan merkatari elkarteak, eta honakoak izan dira:
- Saltokiaren irudia: Kotoi.
- Saltokiaren leloa: Urbistondo.
- Bertan-en irudia: Inar.
- Bertan-en leloa: Aldanet.
Irabazleek beren sariak jaso dituzte, eta ekimenean parte hartu duten ikasle guztiek hamaiketako berezi batez gozatu ahal izan dute ikastetxean bertan, egindako lana eta erakutsitako inplikazioa aitortzeko.
Bosgarren urtez jarraian, herriko ikastetxeekin Bertan merkatari elkarteak elkarlanean garatutako ekimena izan da, eta gazteen sormena, eskuzabaltasuna eta konpromisoa agerian utzi ditu beste behin ere. Ikasleek sortutako lanek istorioak, balioak eta irudimena uztartu dituzte, tokiko merkataritzaren garrantzia azpimarratuz eta herriko saltokiei balioa emanez.
Bestalde, eskerrak eman nahi dizkiegu epaimahaia osatu duten Dinamoa sormen guneko, Gaztelekuko eta UEMAko ordezkariei ere. Haien inplikazioa eta elkarlana ezinbestekoak izan dira lanak baloratzeko eta ekimena aurrera eramateko.
Erakusketa ekainaren 15era arte egongo da ikusgai herriko saltokietan. Aukera ederra da herriko dendak bisitatzeko, paseo atsegin bat egiteko eta gure gazteen lanak gertutik ezagutzeko. Ez galdu aukera, zatoz erakusketa ikustera eta miretsi herriko gazteen sormena, talentua eta konpromisoa.
Maitatu tokiko merkataritza.