Irailaren 18an eta 19an Stock Azoka egin zuten Azpeitian, Bertan herriko merkatarien elkarteak antolatuta. Egun horretan azokan erosketak egin zituztenen artean 100 euroko sei erosketa bonu zozkatu dituzte, eta irabazleek euren saria jaso dute dagoeneko. Ainara Hanna, Olatz, Isabel, Arantxa, Ana eta Brenda izan dira bonuen irabazleak.