"Idaztea da kaiola apurtzeko modu bakarra", dio tabakoa paperean biltzen duen bitartean. Leihotik begira, hiria ikusten da. Zigarroa piztu eta behatz artean hartu du berriz. Azkazal luze margotu berriek dir-dir egiten diote. Gertu, eskumuturrean, tatuaje bat: Libre. Beñat Zubillaga azpeitiarra da, 2003an jaio zen eta, Libre bere bigarren nobelako protagonistaren gisan, Madrilera joan zen bizitzera iaz. Armairuaz, maitasunaz, desirez... jardun dugu luze solasean.